Gipuzkoako Foru Aldundiako Gizarte Politikako departamentutik gure bazkideen artean informazio hau zabaltzea eskatzen digute:
"Jakinarazi nahi dizugu aurten beharrezkoa den informazioa Ogasuna eta Finantzak departamentuari pasa diogula eta departamentu horrek egingo duela dagokion desgrabazioa errenta aitorpena egitean. Hemendik aurrera urtero berdin egingo dugu eta, beraz, ez dizugu informazioa zuri zuzenean bidaliko.
Izan ere, Foru Ogasuna eta Gizarte Politika administrazio bereko departamentuak izanik (Gipuzkoako Foru Aldundia) informazio asko partekatzeko abantaila dugu; betiere kontuan hartuta indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bai prozedura administratiboari dagokionez, bai pertsonen datuak babesteko arautegiari dagokionez.
Dena den, aurtengo ekitaldian, bada ezpada ere, 2008an baloratuak izan direnei (lehenengo aldiz edo berrikusita) bidaliko diegu gutuna.
Aldi berean, barkamena eskatzen dizugu egoera horrek sortu dizkizun eragozpenengatik eta eskerrak ematen dizkizugu zure kexa lagungarria izan delako gizarte zerbitzuen hobekuntzarako."
Gipuzkoako Foru Aldundiako Gizarte Politikako departamentutik jasotako informazioa
Publicado por GAUTENA a las 9:33
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Diseño e iconos por N.Design Studio | A Blogger por Blog and Web
0 comentarios:
Publicar un comentario