-->

"SARA, NOR ZARA?" IPUIN BERRI BAT EUSKERAZ

SARA, NOR ZARA?


...Sara horrelakoa da, orduak ematen ditu geldirik, hitzik esan gabe, entzun gabe,
begiratu gabe, gehienetan ez da inorekin jostatzen. Nora ezean dabil beti
bere pentsamenduetan murgilduta, inork ez daki non edo nola, bere munduan bizi da beti,
bakarrik...


“Sara, nor zara?” autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa da. Narratzaileak ederki kontatzen digu nolakoa den bere arreba: haren presentzia misteriotsua, haren aldarte ezin aldakorragoa, arrebarenganako emozio eta sentimenduak, familiarekin duen lotura mota... Komunikazioa, elkarri ulertzea, beti da zail samarra, baina Sararekin… Izugarri berezia da. Irudiak paper margotuaren gainean daude eginik; marrak dira, edo marrazkiak, edo itzalak. Collage modura, ukimenerako azaleretan aplikatzen diren irudiak. Testuak modu literarioan adierazten duen hori bera transmititzen dute irudiek forma eta koloreen bidez: abstrakzioa, absentzia, misterioa, goxotasuna, bakardadea, izua, samurtasuna, haserrea...


Egilea: MARCO BERRETTONI CARRARA
Irudiak: CHIARA CARRER
Itzulpena: FERNANDO REY
Azal gogorrean egina. 22x22 cm.. 32 orrialde, koloretan. Hizkuntza hauetan:
-Euskara: “Sara, nor zara?”. Kalandraka - Pamiela. ISBN 978-84-7681-608-0
-Gaztelania: “Háblame”. Libros para Soñar. ISBN 978-84-92608-25-6
Prezioa: 13 €

0 comentarios: